Saldiasko Sanjuanak ekainaren 23tik 27ra ospatuko dira

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 23a

Urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere aizkora apustua izanen da Saldiasko bestetan. TTIPI TTAPA

Sanjuanetako bost egunetatik hirutan pilota partidak izanen dira

Saldiasen ere San Juan bestak ospatuko dituzte, asteazken arratsetik hasi eta igandera bitarte. Honako hau izanen da egitaraua.

 

ASTEAZKENA 23

Bezpera

20:00etan Baztan-Zopak Herriko Ostatuan. 22:00etan Sanjuan suak. Gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

 

 

OSTEGUNA 24

San Juan Eguna

11:00etan Meza Nagusia, San Juan herriko patroiaren ohorez. 12:30ean erremonte partidak. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

 

OSTIRALA 25

Goiz eta arratsaldez haurrendako jokoak, karts eta gaztelu puzgarriekin. 14:00etan herri bazkaria Herriko Ostatuan, Etxeberria eta Agirre bertsolariekin. Arratsaldean dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin. Gauez datzaldia TRAKETS taldearekin.

 

LARUNBATA 26

12:00etan mus txapelketa. 18:00etan erremonte eta pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GAUBELA taldearekin.

 

IGANDEA 27

13:00etan aizkora apustua: Arria V.a eta Erasun, Oihan eta Donato Larretxea aita-semeen kontra. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun