Doneztebeko Erreka pilota eskolako III. buruz buruko txapelketaren finalak jokatu ziren ekainaren 11n Donezteben.
Aurrebenjamin B mailan, Ander Arozenak 18-13 irabazi zion Ander Ruizi eta A mailan, Urko Oiartzabalek 18-11 Pello Seini.
3. mailako benjaminetan, Ruben Saldias 18-12 nagusitu zitzaion David Mitxeori; 2. mailakoetan, Jon Zabalak 18-16 irabazi zion Aimar Zestauri; eta lehen mailako benjaminetan, Ibai Erasunek 18-7 Ioritz Zelaietari.
Alebinetan, Julen Saldiasek 18-12 irabazi zion Julen Larretxeari; eta infantiletan, Aritz Fagoaga 18-17 nagusitu zen Iker Salaberriaren kontra.
Kadete mailan, Ibai Juanenak 18-16 irabazi zion Ugaitz Elizalderi; eta jubeniletan, Mikel Maiak 18-10 Irail Zestauri.
Finalen ondotik sari banaketa egin zen eta irabazleek txapela, azpitxapeldunek kopa eta parte-hartzaileek oroigarriak hartu zituzten. Sariak banatzen, bertzeak bertze, Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Eskudero pilotari profesionalak aritu ziren.