Sarako Izarrako Reichel B mailakoek Frantziako Txapelketa irabazi dute berriz

Xan Harriague 2010eko ekainaren 23a

Aro zoragarria baliatuz egun polita pasatu zuten Sarako Izarra taldeko lehengo jokalariek eta gaur egungoek. Denak batera hirugarren serieko Frantziako lehen txapelaren 20. urteurrena ospatu zuten, le

Urtxintxen 11 urte baino gazteagoak departamentuko txapeldunak dira

Joan den urtean bezala, Frantziako Txapelketa irabazi dute  Joan Blancok, Ramuntxo Arizkorretak, Iñaki Petinek, Iñaki eta Xabi Indaburuk, Frederic Lasagak eta Mikael Itoizek. Zazpiak saratarrak dira, baina Lapurdi taldean aritzen dira, alegia, Sara, Senpere, Azkaine eta Donibane Lohizuneko taldeak biltzen dituen elkartean. Finalean Mauleko taldea hartu zuten menean.
Eskubaloia
Eskubaloiko neskek ere ez dute batere denboraldia txarra egin. 11 urte baino gutxiago dituztenek Departamenduko txapelketa irabazi dute, Irisarriko taldearen kontra jokatu zuten finalean aise nagusituz, 16-7. 18 urte arteko taldea ere oso ongi ibili da aurten baina finalean ezin izan zuen irabazi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun