DATUA
13:00etan hasita eskainiko da asteazkenero zirujia ttikiak egiteko zerbitzua Urdazubiko kontsultategian.
Ekainetik aitzinera medikuak operazio ttikiak egiteko egun bat eskainiko du: asteazkenetan izanen da, 13:00etatik aitzinena Urdazubin. Baina horrek, aldi berean, aldaketa ekarriko du, asteazkenetan Zugarramurdin ez baita mediku kontsultarik izanen. Eta behar izanez gero, Urdazubikora gan beharko dugu herritarrok.