2007tik basoak saldu ezinik, diru sarrerek behera egin dute

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Herriaren diru iturri nagusia den basoa krisian dago eta ondorioz, sarrerek behera egin dute F. ETXEBERROA

50.000 eurotan baloratutako pinu eta izei eremu bat dago

DATUA 271.000 EUROKO aurrekontua onartu du Udalak 2010erako.
50.000 eurotan baloratutako zuhaizti bat saltzea aurreikusia dago diru sarreren artean.

Esan beharrik ez dago, Udalaren diru-iturri nagusia mendia dela. Basoan inbertitu eta saldu ondotik atera izan du urteetan dirua Udalak. Eta horren arabera, egin izan dira gastuak ere.
Baina azken aldian basoa ere bete-betean jo du krisiak, eta horrek diru-sarreretan ere eragina izan du. 2007tik ez da basorik saldu, baina aldi berean, gastuak mantendu egin dira azken hiruzpalau urteotan. Momentu honetan, 50.000 eurotan baloratutako pinu eta izei eremu bat dago, saldu gabe.

Aurrekontua
Udalak 2010erako onartua duen aurrekontua 271.000 eurokoa da.  Dena den, aurreikusitako diru-sarreren artean dago aipatu pinu eta izei zuhaiztia saltzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun