Makiei buruzko informazioak interesa piztu du eskualdean

F. ETXEBERROA 2010eko ekainaren 22a

Toki honetan lurperatu zituzten makiak. F. ETXEBERROA

Gure lurretan lurperatu zituzten makiekin gertatu zena argitu nahi da

Interes haundia sortu du eskualdean Eratsungo mendian lurperatu zituzten makiei buruz TTIPI-TTAPAn informazioa argitaratzeak. Gertaera triste hura argitzea da helburua.
Duela bost urte Aranzadi Zientzia Elkarteko arduradunak makiak lurperatuak izan ziren ingurua aztertzera etorri ziren, eta Lurdes Juantorena eratsundarrarekin egindako elkarrizketaren bideoa ere argitaratu zuten. Lurdesek gertaeraren berri eman zien Aranzadikoei, berari amak kontatu bezala.
Berriz izan gara lurperatutako tokian eta lekua bat dator. Antza denez, makiak bereizita sartu zituzten hilobietan.
Eratsundar batzuen hitzetan, makietako bat Gernikakoa (Bizkaia) zen, eta badirudi medikua zela eta ezkondua zegoela. Hil aurretik bere familiari eskutitza bidaltzeko baimena eskatu omen zuen, baina ez zioten utzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun