Euskara praktikatzera etortzen direnekin, ez da garai batean adinako mugimendurik izaten orain herrian, baina bakarren batzuk etorriko dira aurten ere euskara maila hobetzera. Penta eta Xapako bordan, esaterako, euskaldun berriak hartuko dituzte uda honetan. Lehenbiziko ikasleak uztailean etorriko dira.