Laster hasiko dira sekretarioaren etxeko edo Uhaldeko teilatua konpontzeko lanak. Uztail hasieran hastea da Udalaren asmoa, eta bere garaian aipatu bezala, auzolanean eginen lirateke. Esan beharrik ez dago, teilatuaren egoera ez dela batere ona, eta Udalaren lehentasunetako bat da moldatzea.
Eguraldiaren arabera zehaztuko dira auzolanerako egunak, baina horren berri Udalak aurretik jakinaraziko du.