Obra berriak

Arkaitz MINDEGIA 2010eko ekainaren 22a

Udaletxeko eta Aurtizko frontoiko teilatuak konpontzeko deialdia egin du Udalak. Interesatuak uztailaren 2ko 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte euren eskaintzak Herriko Etxean.
Aurtizko frontoiko obran, teilatua osorik berrituko da, eta udaletxekoan, berriz, teila zaharrak kendu, behar den tokietan berdindu, teila berriak arrastrelekin paratu, eta teilatu-hodiak, zorrotenak eta lau sabaileiho ere paratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun