Garai batean, Beteneko atarian berendu-afaria eta Dantza Luzearekin ospatzen zen San Juan Bezpera Aurtitzen. Baina joan den urtean berriz ere besta hori berreskuratu egin zen.
Aurtengoa, larunbat honetan, ekainak 26, izanen da. Arratsaldean herriko trikitilari gaztetxoek herrian barna itzulia eginen dute eta ondotik afaria izanen da elkartean. Apuntatu nahi duenak herriko gazte bati abisatu beharko dio. Afaldu ondotik dantzaldia izanen da akordeoilariarekin.