Sarbidea hobetu eta oztopo arkitektonikoak kenduko ditu Udalak Herriko Etxean. Hori egitea 103.708 euro kostako da eta Udalak lanak nork eginen dituen ere erabaki du: ekainaren 1ean Elizaga enpresari esleitu zion.
Obra hauetarako ere Espainiako Gobernuaren E-Planaren bidez %100eko dirulaguntza egonen da.
Gaur egun, udal bulegoak eraikineko lehenbiziko solairuan daude. Eta obraren helburua oztopo arkitektonikoen legea betez, egokitzea dela aipatu digu alkateak, «eta horretarako, bertzeak bertze, igogailu bat paratzea ezinbertzekoa da».