Eguneko Zentroa egiteko hasierako fasea Mariezkurrena enpresak eginen du

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 22a

Espainiako Gobernuak %100ean diruz lagunduko du

DATUA 453.708 EURO kostako da Eguneko Zentroa egiteko lehenbiziko fasea. Espainiako Gobernuaren
E-Planarekin osotasunean subentzionatua dago.

Eguneko Zentroa egiteko Udalaren asmoak aitzinera segitzen du. Lehen faseko lanak esleitu ditu dagoeneko eta Mariezkurrena enpresa izanen da, 453.708 euroko aurrekontuarekin, hasierako lan horiek eginen dituena. Ekainaren 7an egin zuen esleipena Udalak.
Obra hauetarako Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuari laguntza eskatu dio Udalak. Dena den, aipatu diru kopuru hori Espainiako Gobernuak %100ean subentzionatuko du, E-Plana delakoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun