Klaseak akitzeko aste bat falta zela, ekainaren 18an, Arguedasen dagoen Senda Viva parkera ateraldia egin zuten eskolako haur eta irakasleek. Ikasturte honetako azken ateraldia izan zen. Goiko argazkia ez da Senda Vivara egindako irteerakoa, baina ikasturte honetan bertze hainbat toki ere bisitatu dituzte, eta horien artean, maiatzaren 27an Bertizko Natur Parkea. Ordukoa da argazkia. Orain uda guztia aitzinetik dute indarrak berritu eta berriro irailean ikasturtea gogotsu hasteko.