Ulibeltzak Elkarteak aukeratu du proiektua

Jaione OTXANDORENA 2010eko ekainaren 22a

Egoitza haunditu nahi zuela eta, Ulibeltzak Elkarteko zuzendaritzak bilera batera deitu zituen bazkideak ekainaren 12an. Bi proiektu atera zituzten mahai gainera eta botazio bidez, egokiena lehenbizikoa zela aukeratu zuten bildutako bazkideek, hau da, egoitzaren oraingo zatia bere horretan utzi eta erositako zatian, komunak eta bulegoa moldatu eta mahai gehiago jartzea.
Gogoratu, bertzalde, proiektu honi laguntzeko aukera dagoela Nafarroako Kutxako Zuk aukeratu, zuk erabaki ekimenaren bidez. Hau da proiektuaren zenbakia: 21.041.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun