Bertze urte batez ludoteka zerbitzua antolatu du Guraso Elkarteak neska-mutikoendako, eskolako oporrak hartu orduko, aspertu ez daitezen. Eta arduradunak zein izanen diren ere erabaki du: Natalia Arretxea, aitzineko bi urteetan begiralea izan dena, eta Sara Salaberria. Bi hauek izanen dira hilabete batez, 09:00tatik 13:00etara, gaztetxoekin egonen direnak. Hilabete horretan gisa guztietako jarduerak eginen dituzte: eskulanak, kantuak, jolasak eta herrian barna ateraldiak ere bai.