Ikasturte akabera dela eta, urtero bezala, Haurraren Eguna egin zuten ekainaren 13an. Landagain eskolak eta Guraso Elkarteak Altxata eta Udalaren laguntzarekin antolatu zuten eguna. Goizean eskolako haurren eskulan eta ipuinak paratu zituzten ikusgai frontoian. Meza ondotik, ipuin batzuk irakurri zituzten eta liburu bana oparitu zieten irakasleek. Eguerdian bazkaria izan zuten frontoian. Aurtengoan bigarren aldiz, joan den urteko arrakasta ikusirik, gurasoek ere izan zuten bertan bazkaltzeko aukera; 66 haur eta 42 guraso inguru bildu ziren.