Lorea Arangoa eta Andres Dangas izanen dira igerilekuetako arduradunak

ttipi-ttapa 2010eko ekainaren 22a

Bertze lau langile ere kontratatuko ditu Udalak

Sei langile hartuko ditu Udalak herriko lanetan aritzeko. Hala erabaki zuen, ekainaren 11n egin zuen batzarrean. Hauetatik bi, Lorea Arangoa eta Andres Dangas, igerilekuaz arduratuko dira abuztuaren 31ra arte. Herriko bertze lanetan ariko direnak Iñigo Senper, Juan Ramon Iturbide, Jose Luis Irisarri eta Rosi Arrola izanen dira; bakoitza hiru hilabete eta erdiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun