Txapelketa baino gehiago, festa izan zen larunbatekoa Agurainen (Araba). Bertsolari gazteen festa. Euskal Herriko lau bazterretatik gerturatu ziren Eskolarteko 22. Bertsolari Txapelketan parte hartzera. Gazteen taldean, Maiana Irigoienek txapela Baionara eraman zuen, eta gaztetxoen mailan, berriz, Urretxura (Gipuzkoa) joan zen, Maialen Akizuren bitartez. Zazpi herrialdeetako ordezkariak bildu ziren Aguraingo Harresi aretoan. Goizean goizetik, 26 lagun oholtza gainean. Ikastolan bapo bazkaldu ondotik, arratsaldean jokatu zen 15-18 urte bitartekoen saioa. Aurten hamabi lagun izan ziren, ez baita izan Zuberoako ordezkaririk.
Eskualdeko bertsolariei dagokienez, Maddalen Lopez lesakarrak ttikienen kategorian eta Lesakako Ioar Tainta eta Oronoz-Mugairiko Amaia Elizagoienek 15-18 urte artekoetan, ez zuten lortu lehen iragazkia gainditzea eta sei onenen artean sartzea.
GAZTETXOEN MAILA
1. Maialen Akizu (Urretxu)
2. Aratz Igartzabal (Gabiria)
3. Txaber Altube (Abadiño)
4. Aitor Bizkarra (Abadiño)
5. Aitor Servier (Azkaine)
6. Peru Abarrategi (Aramaio)
GAZTEEN MAILA
1. Maiana Irigoien (Baiona)
2. Nerea Ibarzabal (Markina)
3. Amaia Iturriotz (Urretxu)
4. Mattin Luku (Donibane Garazi)
5. Txomin Elosegi (Hazparne)
6. Ainhoa Comas (Amurrio)