Euskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala larunbatean jokatuko da Agurainen

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 18a

Maddalen Lopez ttikietan eta Amaia Elizagoien eta Ioar Tainta 15-18 urte artekoan, izanen dira eskualdeko eta Nafarroako ordezkariak finalean. TTIPI TTAPA

14 urte artekoetan Maddalen Lopez lesakarra eta 15-18 urte artekoan Lesakako Ioar Tainta eta Oronoz Mugairiko Amaia Elizagoien izanen dira eskualdeko ordezkariak

Aguraingo Harresi aretoan elkartuko dira bertsolaritza gogokoa duten hainbat eta hainbat gazte Eskolarteko txapelketaren finalaren aitzakian.

 

Goizeko 11:00etan hasiko da 14 urte artekoen finala. Finalistak: Peru Abarrategi (Aramaio); Maddalen Arrausi (Gasteiz); Txaber Altube (Abadiño); Aitor Bizkarra (Abadiño); Maialen Akizu (Urretxu); Aratz Igartzabal (Gabiria); Aitor Servier (Azkaine); Lur Renteria (Baiona); Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolos); Itxaro Dunate (Aiherra); Johaiñe Sarraillet (Lakarri); Ibai Thornari (Zalgize); Maddalen Lopez (Lesaka); Mikel Lasarte (Barañain).

 

Arratsaldeko 15:30ean hasiko da 15-18 urte bitartekoen finala. Finalistak: Xabi Igoa (Aramaio); Ainhoa Comas (Amurrio); Peio Ormazabal (Arrigorriaga); Nerea Ibarzabal (Markina); Amaia Iturriotz (Urretxu); Mikel Iturriotz (Urretxu); Maiana Irigoien (Baiona); Txomin Elosegi (Hazparne); Mattin Luku (Donibane Garazi); Bixente Hirigarai (Baigorri); Ioar Tainta (Lesaka); Amaia Elizagoien (Oronoz-Mugairi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun