Ekainaren 19an, larunbatean. hirugarren edizioa beteko du Zugarramuriko Sorginaren Egunak eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute.
11:00etan abiatuko da, karrikan eginen den ekitaldiarekin. Ordu berean, Argazki Rallyaren erakusketaren inaugurazioa eginen da Sorginen Museoan. 11:30ean I. Haur Ipuin eta Marrazki lehiaketaren sari banaketa eginen da leku berean. 12:00etan hitzaldia izanen da euskaraz Sorginen Museoan. 13:00etan, Laguardiako dantzariek ikuskizuna eskainiko dute plazan.
15:00etan “XIV. - XVIII. mendeko Euskal Herriko sorginkeriaren historia” izenburua duen solasaldia eskainiko du frantsesez Beñat Zintzo Garmendiak Sorginen Museoan.
16:00etan lezean, galdutako Sorginei deitzeko errituala antzeztuko du Kataluniako “Els Bruixots dels Pirineu” taldeak.
17:00etan, Ambrose Goikoetxeak “1610eko Logroñoko Fedeautoa: gizartea, ekonomia eta zuzenbidean garrantzia gaur egun” hitzaldia emanen du gaztelaniaz Sorginen Museoan.
18:00etan herritarrek egindako “Sorginen haizeak” antzerkia eskainiko dute plazan.
20:00etan Oskorri taldeak kontzertua eskainiko du eta dantzatzeko aukera ere izanen da lezean. Oskorrik, Iztuetak argitaratutako partituretan oinarritutako Gipuzkoako dantza zaharren berreskuratzean datzan lan berria aurkeztuko du.
21:30ean Herritarrek egindako “Akelarrea” antzeztuko da Lezean.
22:00etan “Sugarren erdin: sasi guzien gainetik eta laino guzien azpitik” ikus-entzunezko eta dantza ikuskizuna eskainiko du lezean Alter Zinema faktoriak, Inkisiziorik izan ez balitz gaur egungo akelarreak izanen liratekeenaren bertsio garaikidea.
Egun osoan, eskulangileen merkatua eta tarota izanen da karriketan barna eta Argazki Rallyaren erakusketa Sorginen Museoan.
Sarrera
Ikuskizun hauetan parte hartzeko sarrerak 14 eurotan daude (14 urtetik behitikoek doan). Zugarramurdiko Sorginen Museoan eskuratzen ahal dira asteazkenetik ortziralera 11:00tatik 18:30era eta asteburuetan, 11:00tatik 19:00tara. Nafarroako Aurrezki Kutxako kutxazainetan, www.entradas.com edo www.ruralvia.com/navarra web orrien bidez eta 902 58 50 22 telefono zenbakira deituz ere eskuratzen ahal dira.
Sarrerak Interneten bidez eta telefonoz erosten dituztenek, banaketarako egokituak dauden Rural Kutxako kutxazainetan eskuratu beharko dituzte nahitaez.