Berako Manttale mendi lasterketa taldea Nafarroako klub artekoan txapeldun suertatu da

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 16a

Manttale Mendi lasterketa taldeak lanean gogor segitzen du denboraldi honetan. Nafarroako mendi lasterketa talde onenaren saria jaso zuen igandean. TTIPI TTAPA

Igandean jokatu zen Lakuntza-Aralar lasterketa irabazi zuen Patxi Santamariak eta 15 lehenbizikoetan sartu ziren Joxelu Loiarte, Rafa Maritxalar eta Patxi Irazoki

Manttale Mendi Lasterketa taldea Nafarroako txapeldun suertatu zen ekainaren 13an, VII. Lakuntza-Aralar lasterketaren baitan burutu zen Nafarroako klub arteko txapelketan. Izan ere, Manttaleko Unai Santamaria hernaniarrak irabazi zuen proba eta bertze hiru korrikalari, Joxelu Loiarte beratarra (13.), Rafa Maritxalar lesakarra (14.) eta Patxi Irazoki igantziarra (15.) batera sartu ziren. Honela, Manttalek 318 puntu eskuratu zituen, Aralar Mendik 283 eta Dantzaleku Sakanak 260 puntu.

226 korrikalarik hasi zuten 28 kilometro terdiko proba, 2.308 metroko desnibelarekin. 1.430 metroko altuera duen Irumugarrieta igo behar izan zuten, baina jautsiera oraindik arriskutsuagoa izan zen, behelainoaren ondorioz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun