Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuko Errepideen Kontserbaziorako Zentrutik jakinarazi dutenez, Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean mozketak izanen dira datozen gauetan. Zehazki, Amixelaieta eta Basataundiko tuneletan eginen diren mantenimendu lanen ondorioz, errepidea bi norabidetan itxia egonen da asteazken gaueko 23:00etatik ortzegun goizeko 05:00etara eta errepide zaharretik bideratuko da trafikoa, Bera eta Sunbilla artean.
Ordutegi berean, ortzegunetik ortziralerako gauean ere itxia egonen da.