Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatzen duen Iparraldeko Joku Torneoaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Berriozarren.
Koxkor biltzen Patxi Irazoki igantziarra nagusitu zen (6:22), Fernando Etxegarai beratarraren (6:25), Berriozarko Iñaki Ekisoainen (6:35), Anizko Unai Iantziren (6:50) eta Berriozarko Eder Goldarazenaren (6:52) aitzinetik.
Ingude altxatzean Iturengo Joakin Aioroa izan zen garaile, minutu batean 66 jasoaldi eginez. Igantziko Xabi Seinek 63 jasoaldi egin zituen eta Carlos Seinek 61 jasoaldi.
Harrijasotzaileak 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin aritu ziren, minutu banako txandetan. Josetxo Urrutia leitzarrak 3.837,5 kilo altxatu zituen, Xabier Igoak 3.487,5 kilo eta Xabier Ariztegi etxalartarrak 3.075 kilo.
Lasto altxatze proba berdintasun handia izan zen eta Igantziko Iñaki Bereau, Xabi Sein eta Carlos Seink hamekana altxaldi egin zituzten eta zentesimek erabaki zuten garaipena. Bereauk 2 segundu eta 48 zentesima behar izan zituen ha,abigarren altxaldia egiteko, Xabi Seinek 2 segundu eta 75 zentesima eta Carlos Seinek 4 segundu eta 89 zentesima.
Zakularien lasterketan, Berrioza B taldeak bi segunduko aldea atera zion Berriozar A taldeari.
Txinga eramaten, azkenik, Berriozarko Imanol Martinek 13 plaza egin zituen eta Leitzako Josetxo Urrutiak 7 plaza.