Apirilaren 13an, igandean, laugarren urtez, Bertizko Turismo Partzuegoak artisautza eta naturaren besta antolatu zuen, bertako aktibitate turistiko zenbait enpresa (Ordoki zalditegia, BKZ, Leurtza Abentura eta Basoan) eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Goizean hasita, txistulari eta trikitrilariez gozatzeko aukera izan zen, eskualdeko artisauen azoka bisitatzen zen bitartean, eguraldi goibelari aurre eginez. Aitzineko urteetan baino eskulangile guttixeago izan bazen ere, aski lan interesgarriak plazaratu zituzten eta jendearen ikusmina eta jakinmina ase zuten beraien azalpenekin. Gainera, kirola egiteko modua ere izan zen, zaldiz iblilaldiak, txalupak Bidasoan, seegway-ak, basoan zehar iblilaldi gidatuak, baita haurrentzako taillerra ere.
Izaskun Goñi, Bertizko Partzuergoko gerentea kontent zegoen egunak izandako erantzunarekin, nahiz eta eguraldiaren ondorioz, aitzineko urteetan baino jende guttixeago hurbildu zen Bertizera.