Artisautza eta naturaren besta antolatu du laugarren urtez Bertizko Partzuergoak

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 11

Eskulangileek bere lanak ikusgai jarriko dituzte igandean Bertizen. TTIPI TTAPA

Igande goizean hainbat ekitaldi egiteko modua izanen da natur parkean

Apirilaren 13an, igandean, laugarren urtez, Bertizko Turismo Partzuegoak artisautza eta naturaren besta antolatu du, bertako aktibitate turistiko zenbait enpresa (Ordoki zalditegia, BKZ, Leurtza Abentura eta Basoan)  eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

 

Bertizko Jaurerriko Parke Naturalaren inguru zoragarrian, eta 10:00etatik aitzinera, txistulari eta trikitrilariez gozatzeko aukera izanen da, eskualdeko artisauen azoka bisitatzen den bitartean. Ekitaldi aunitzeko eskaintza izanen da: zaldiz iblilaldiak, txalupak Bidasoan, seegway-ak, basoan zehar iblilaldi gidatuak eta haurrentzako taillera.

 

Baztan-Bidasoa ezagutarazteko Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen ekitaldietako bat da hau. Helburua bisitariak erakartzea eta eskualdean daudenei, aktibitateak eskaintzea da. Kasu honetan, gure natur ondarea, gure artisautza eta eskualdeko enpresek eskaintzen dituzten aktibitate interesgarriak azpimarratu nahi da.

 

Bide Berdeak

Bertizko Partzuergoa, ekainaren 10 eta 11n Madrilen egiten ari den Bide Berdeen bosgarren Europar Topaketan parte hartzen ari da. Bertan kudeaketa eredu desberdinak eta Europa mailako azpiegitura hauen inguruko mugikortasuna eta turismo politikak aurkezten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun