Errekako pilota eskolako pilotariei zuzendutako eskuz banakako hirugarren pilota txapelketaren finalak ekainaren 11n, 17:00etatik aitzinera.
Lehenik, aurrebenjamin B mailan, Ander Arozena Ander Ruizen kontra ariko da; Aurrebenjamin A mailan, Urko Oiartzabal Pello Seinen kontra; hirugarren mailako benjaminetan, Ruben Saldias David Mitxeoren kontra; bigarren mailako benjaminetan, Aimar Zestau Jon Zabalaren kontra; lehen mailako benjaminetan, Ioritz Zelaieta Ibai Erasunen kontra; alebinetan, Julen Larretxea Julen Saldiasen kontra; infantiletan, Iker Salaberria Aritz Fagoagaren kontra; Kadete mailan, Ibai Juanena Ugaitz Elizalderen kontra ariko da eta jubeniletan, Irail Zestau, Mikel Maiaren kontra.
Finalen ondotik sari banaketa eginen da eta irabazleek txapela eta azpitxapeldunek kopa izanen dute, baita oroigarriak partehartzaile guziendako ere. Gainera, magra bat zozketatuko da eta berendua eskainiko du Erreka elkarteak. Antolaketan, Doneztebeko Udala, Reyno de Navarra, Nafarroako Kutxa, Big Mat Menditxuri, Ostiz, Lur, Nafarroako Pilota Federazioa, Diario de Noticias eta Kaikuren babesa izan du Erreka elkarteak.
Doneztebek ezustea eman zuen Herriartekoan
Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan ezustea eman zuen larunbat arratsaldean Doneztebek eta lau partidetatik hiru irabazi zizkion Iruñari.
Lehenbiziko partidan, alebinetan, Iker Salaberria eta Iraitz Zubizarretak 18 eta 14 irabazi zieten Iruñeko Etxeberria eta Mariezkurrenari, 3 eta 11 galtzen joan ondotik.
Infantiletan ere Doneztebeko ordezkariek buelta eman behar izan zioten markagailuari, irabazteko. Ugaitz Elizalde eta Cristopher Alvarez 10 eta 14 galtzen ari ziren, baina azken zortzi tantuak segidan lortu zituzten, Espimal eta Mariezkurrena I.ari 18-14 irabazteko.
Jubeniletan, Beñat Oronoz eta Joseba Iraolak ez zuten beraien eguna izan eta 10 eta 22 galdu zuten Arraiza eta Etxamendiren kontra.
Nagusien kategorian, azkenik, lehia estuaren ondotik, Unai Madariagak eta Joseba Madariagak 22 eta 20 irabazi zieten Olangua eta Azanzari. Doneztebeko bikotea 18-14 irabazten izan zen, 18-20 galtzen eta azkenean 22 eta 20 irabaztea lortu zuen.
Emaitza honekin, bigarren faserako sailkatzeko aukeraren bat gelditzen zaio Donezteberi, asteburu honetan gerta daitezkeen bertze emaitzen arabera.