Truck Navarra taldeak hamargarren postua mantentzen du Europako kamioi lasterketa txapelketan

Amaia eta Ainhoa 2010ko eka. 10a, 10:52

Espainiako Kopako bigarren postuan dago Mariezkurrena. Bi karrerekin, joan den urte osoan baino puntu bat guttiago bakarrik dauka. TTIPI TTAPA

Albaceteko lau karreretan puntuatzea lortu zuen Mariezkurrenak eta super polean ere sartu zen

Asteburu honetan Albaceten izan da Truck Navarra Competicion taldea, Javier Mariezkurrena kamioi gidari doneztebarra buru dutela. Kontent bueltatu dira, asteburuko karrera guzietan puntuatu baitute eta poleko lehen lerrotik ateratzea ere lortu dutelako.

Larunbateko entrenamendu libreen lehen saioan, sailkapen burutik hiru segundu terdira ibili zen Mariezkurrena eta bigarrenean seigarren postura arte igotzea lortu zuen. Sailkapen proban hamargarren postuan sartu zen eta honela super poletik abiatzea lortu zuen.

Lehen karreran, Szobi hungariarrarekin zortzigarren posturako borrokan ibili ziren eta kolpe bat jaso arren, zorzigarren postua lortu zuen Mariezkurrenak eta lehen aldiz parrillan sartzea lortu zuen. Beraz, bigarren karreran poletik abiatu zen Mariezkurrena eta lehen bihurgunean Adam Lackoren kolpeak harritxintxarrera bidali zuen doneztebarra. Halerem pistara itzuki eta hamargarren postuan akitzea loetu zuen.

Igandeko sailkapen proban berriz ere super polean sartzea lortu zuen eta zortzigarren postura arte igo zen. Denbora gero eta hobeak markatu zituen Mariezkurrenak eta lasterketa burutik bi segundura ibili zen.

Hirugarren karreran bederatzigarren postua eskuratu zuen Mariezkurrenak eta laugarrenean, irteera on baten ondotik, tapoi batek geldiarazi zuen Doneztebeko gidaria, baina behin hori gaindituta, ustekabean lasterketa buruaren denbora berean ibili zen kamioia. Azkenean zortzigarren izan zen.

Gauzak honela, Europako txapelketan hamargarren postua mantentzen du Mariezkurrenak eta deigarriena zera da, bi karreren ondotik, joan den urte osoan baino puntu bat guttiago bakarrik duela Mariezkurrenak. Espainiako Kopan, Antonio Albaceteren ondotik bigarren da Doneztebeko gidaria.

Asteburuko emaitzen ondotik, itxaropentsu daude Truck Navarra Competición taldean, orain arteko onenak izan direlako eta oraindik hobetzeko tartea badutelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun