Lauko Sokatira Txapelketako lau txapel lortu dituzte Amaiurrek eta Basaburuak

TTIPI TTAPA 2010ko eka. 8a, 17:29

Amaiurko taldeetako kirolariak emaitza ezinhobeak lortu dituzte Goma Gaineko Lauko Sokatira Txapelketan. Argazkian batzuk txapela buruan eta bertzeak trofeoarekin. Utzitako argazkiak

Bi bigarren postu eta hirugarren bat ere lortu dituzte eskualdeko taldeek

Fin ibili dira baztandarrak aurtengo Nafarroako Goma Gaineko Lauko Sokatira Txapelketan, jokoan ziren lau txapeletatik laurak eskuratu baitituzte. Maiatzaren 29an jokatu zen azken jardunaldia Jauntsarasen eta orduan banatu ziren sariak.
Gizonezkoetan, 320 kilokoen kategorian, Amaiur gelditu zen txapeldun eta Ttuku -Ttuku–Amaiurko taldea hau ere– bigarren. Txantrea, Imotz eta Basaburua gelditu ziren ondotik, sailkapenean hurrenez hurren.
Emakumezkoetan, 255 kilokoen mailan ere, Amaiur atera zen garaile, eta Lesakako Beti Gazte bigarren gelditu zen. Sakana, Berriozar eta Basaburua-Imotzek osatu zuten sailkapena.
21 urte artekoetan, 320 kilokoan, Baztango Basaburua atera zen txapeldun, eta Amaiurko taldea hirugarren gelditu zen. Txantreako taldea, berriz, bigarrena izan zen.
Kadeteen kategorian ere Baztango Basaburua izan zen jaun eta jabe. Etxarri Aranatzeko Andra Mari gelditu zen sailkapenean bigarren, eta Txantrea hirugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun