Larunbat honetan hasiko da Iparraldeko Joku Torneoaren 10. edizioa

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Artxibokoa

Hiru jardunaldi jokatuko dira heldu diren asteburuetan

Hamargarren edizioa hartuko duen Iparraldeko Joku Torneoa larunbat honetan, ekainak 12, hasiko da. Liga sistema erabiliz, hiru jardunaldi jokatuko dira: lehenbizikoa Berriozarren (19:30ean) eginen da, bigarrena ekainaren 19an Betelun (19:00etan) eta azkena Orbaizetan, ekainaren 27an (12:30ean).
Iparraldeko Jokuen barne zazpi kirol sartzen dira: txokor biltzea, ingude altxatzea, txinga eramatea, harri-jasotzea, lasto altxatzea, orga jokoa eta lasterketa. Eta torneo honetan orgarena kenduta, gainerako guztietan izanen dira parte-hartzaileak. Guztien artean, eskualdekoak hauek izanen dira:
Txokor biltzen, Patxi Irazoki (Igantzi), Fernando Etxegarai (Bera) eta Unai Iantzi (Aniz) –lerro hauek idazterakoan, Iantzi zalantzakoa zen–. Ingudearekin, Xabi Sein (Igantzi), Karlos Sein (Igantzi) eta Joakin Aioroa (Ituren). Harri-jasotzen, Josetxo Urrutia (Leitza) eta Xabier Ariztegi (Etxalar). Lastoarekin, Xabi Sein (Igantzi), Karlos Sein (Igantzi), Iñaki Bereau (Igantzi) eta Oskar Telletxea (Igantzi) –lerro hauek idazterakoan, Telletxea zalantzakoa zen– Eta txingekin Josetxo Urrutia (Leitza), Migel Angel Sukuntza (Leitza) eta Joseba Petrirena (Bera) –Petrirena zalantzakoa–.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun