Maiatzeko azken asteburuan aintzirako bestak iragan ziren laugarren aldikoz. Pentaka zoingehiagoka eta Jamixelen kantaldiarekin ondotik, 140 lagunek afaldu zuten elgarrekin. Ohiturari jarraikiz xerri ttiki errea dastatu zuten. Aipagarria da, aintzirako jende gutik parte hartzen duela auzoko besta hortan, bertze auzoetakoak etortzen baitira.
Erearoaren azken asteburuan Karrika Nagusiko gazteek hartuko dute lekukoa Jondoni Petri bestak ospatzeko. Ondotik ehunka ekitaldi iraganen da uda osoan. Uztailaren 14an, selauru hustea eginen da gaztelu plazan. 28an, merkatua eginen gauaz eta agorrilaren 11n artzain xakur txapelketa apailatua izanen da herriko kirol zelaian 17:30ean.