Karrikako saihesbidea aitzina

Franck DOLOSOR 2010eko ekainaren 8a

Pirineo Atlantikoetako departamenduko Kontseilu Nagusiak Karrika Nagusiko saihesbideko lanak aitzineratu ditu. Ibarrun aldean den itzulbidea prest da jadanik eta orain, Urgurirat buruz doan bidea eta zubiari lotuko dira. Lehen zubi hori heldu den urteko udaberrian bururatu behar lukete. Orotarat, lanek lau urte luze iraunen dute. Kilometra eta berrehun metrako bideak zortzi miliun euroko gastua sortu du eta urte guziz bi miliun baizik ez ditu ordainduko departamenduak. Lau urteren buruan nola izanen ote da oraintxet estreinatu den itzulbidea?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun