San Pedroko bestak antolatu dituzte heldu den ekainaren 19an. Eguerditik aitzinera tortilla txapelketa eginen da San Pedroko aparkalekuan. Tortilla eramateaz gain, norberak sagarno eta arno botoila bat eraman beharko du. Ondotik petanka txapelketa antolatu dute, beti ere, San Pedroko aparkalekuan. Arratsaldean besta Maddi ostatura mugituko da, 18:00etan han eginen baita fandango txapelketa. Parte hartu nahi dutenek mozorroturik joan beharko dute. Eguna finitzeko afaria izanen da hango ostatuan eta gero kontzertua Xutik taldearekin. Afariko txartelak Herriko Etxeko Edantegian salgai izanen dira ekainaren 10a arte, 15 eurotan.