Urteak iraun eta gero, maiatzaren 31n inauguratu zuten Portuako artisauen eremuaren bigarren zatia. Han izan ziren Jean Aniotzbehere lehengo auzapeza eta Jean Laborde gaur egungoa, lehenaren taldeak hasi baitzuen proiektua, eta bigarrenarenak finitu. Batimendu bakarrean bederatzi artisauek badute lekua eta beste batean beste batek.
Gastuak
Lurraren erosteak eta lanak 320.669 euroko kostea izan du, eta artisauei saldu zaie etekinik egin gabe. Gaur egun 16 enpresa badira Portuako artisau eremuan eta 45 langile.