Akelarre Elkarteak antolaturik, haurrendako argazki-rally bat egin zen maiatzaren 29an. Haurrek gustura pasatu zuten goiza, beren argazki-kamarakin argazkiak ateratzen, baina antolatzaileen helburua bertze bat zen: herriko etxeen izenei buruzko hausnarketa bat egitea. Aitzineko egunetan eskolan horri buruz arituak ziren, eta ondotik argazkiak ateratzeko aitzakiarekin, berriz etxeei buruzko xehetasunak bilatu behar izan zituzten. Egin diren argazki hoberenekin erakusketa bat antolatuko da Museoan, eta Sorginaren Egunean ikusgai izanen da.