Oskorrik ikuskizun berria eskainiko du ekainaren 19ko Sorginaren Egunean

Margari eta Koro 2010eko ekainaren 8a

Artxibokoa

Goizetik gauera ekitaldiak izanen dira herrian barna

Aurten hirugarren aldiz, Sorginaren Eguna ospatuko da ekainaren 19an.

egitaraua
• 11:00etan: argazki-rallyaren inaugurazioa Sorginen Museoan.
• 11:30ean: I. Haur Ipuin eta Marrazki Lehiaketaren sari banaketa Sorginen Museoan.
• 12:00etan: Mikel Azurmendik 1610. urteko epaiketaren makurrak hitzaldia eskainiko du euskaraz.
• 13:00etan: Guardiako dantzariak.
• 15:00etan: Beñat Zintzo-Garmendiak XIV-XVIII. mendeko Euskal Herriko sorginkeriaren historia solasaldia eskainiko du frantsesez.
• 16:00etan: galdutako sorginei deitzeko errituala.
• 17:00etan: Ambrose Goikoetxeak Logroñoko 1610eko epaiketa: gaur egungo garrantzia gizartean, ekonomian eta epailetzan hitzaldia emanen du gaztelaniaz.
• 18:00etan: antzerkia plazan: Sorgin haizeak.
• 20:00etan: Oskorriren kanta-dantzaldi ikuskizun berria, leizean.
• 21:30ean: Akelarre antzerkia, leizean.
• 22:00etan: Sugarren erdin ikuskizun eta dantza ikuskizuna.
Egun osoan, eskulangileen merkatua eta tarota izanen da karriketan eta argazki-rallyaren erakusketa Sorginen Museoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun