Mendialdeko 53 establezimenduk zerbitzu turistikoak hobetzeko Praktika Egokien Eskuliburua jaso zuten ekainaren 1ean Bozateko Santxotena Museoan egindako ekitaldian. Aitorpen hau Cederna Garalur erakundeak bultzatzen duen MBP kalitateko kudeaketa sistemaren aldeko apustua egin dutenei ematen zaie.
Ekainaren 1eko ekitaldian, bertzeak bertze, Juan Ramon Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusia, Luis Garate Cederna Garalurreko presidentea eta Virginia Aleman Baztango alkatea izan ziren.
Eskualdekoak
Praktika Egokien Eskuliburua jaso duten establezimenduen artean aunitz eskualdekoak dira: Zubietako errota, Urdazubiko leizeak, Urdazubiko Irigoienea landa hostala, Narbarteko Bertiz aterpea, Narbarteko BKZ, Lesakako Matxinbeltzenea aterpea, Lesakako Atxaspi hotela, Leitzako Saralegi taloak, Elizondoko Argibel Optika, Elizondoko Ipingi arropa-denda, Elizondoko Mari Cruz lentzeria, Elizondoko Urruska landetxea, Elgorriagako Martinea I eta II landetxeak, Doneztebeko Alustiza lurrindegia, Doneztebeko Ibarrola mertzeria, Doneztebeko Casa Ostiz, Doneztebeko Mari Cruz lentzeria, Berako Alkeberea landetxea, Arizkungo Santxotena eskultura parkea, Arizkungo Lizardikoborda I eta II landetxeak, Arantzako aterpea eta Anizko Jauregia I eta II landetxeak.