Iaz bezala tenore honetan ere, auto bizien lasterketa egin dute Orokietako errepidean. Mikel Urkiolak eta Samuel Benitezek irabazi dute Lagun Artea taldearekin –argazkian euren autoa–. Jendea kontent etortzen da bazter askotatik rallya ikustera, baina, iaz bezala, erregalo politak utzi ditu bide bazterretan. Dena esan behar baldin bada, franko txukuna utzia dute organizaziokoek ingurua. Hala ere, nahiz antolatzaileak saiatzen diren gero dena lehen zegoen bezala uzten, beti bilatzen da plastizkozko ontziren bat han eta hemen. Jendea ohartzen ez den bitarte, loreak ez, zaborrak mendian.