Garagarrila ailegatu da; haurrak ikasturtea akitzen ari dira. Eta iaz bezala tenore honetan, emankizun bat prestatzen aritu dira zenbait astez; antzerki bat. Gogor prestatu ere, eta maiatzaren hondarreko astean egin zuten antzezpena. Hiru herritako aktoreak bildu ziren: Eratsun, Labaien eta Saldiaskoak. Eta, oraindik eta zailagoa egiteko, ingelesez aritu ziren antzezten; izen hauxen eman zioten antzerkiari: Lasaer TV and the Gruffalo. Jende sailtxo bildu izan behar zuen, kanpoan gelditu baitzen bakarren bat tokirik eta sarrerarik ez eta. Hurrengo txandan antzoki handiagoren batean egitea pentsatzen hasi beharko dute, plazan edo elizan beharbada!
Eskolako haurrez ari garela, udako barkazioen ondotik beste irakasle bat etorriko omen zaie. Oraingo maixtra, Haizea, beste eskola batera joanen baita seguru asko ere. Sunbildarra izaki, herritik hurbiltxeagoko tokiren batera joaten hasiko da. Herritik oroitze on bat eramanen ahal du!