Larretxea aita-semeak eta Arria V.a eta Erasun igandeko aizkora apustuan

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Duela 60 bat urteko Sanjuanetan, Eliz atarian aizkora apustua egin zenean. Utzitako argazkiak

Sanjuanetako bost egunetatik hirutan pilota partidak izanen dira

ASTEAZKENA 23
Bezpera
20:00etan Baztan-Zopak Herriko Ostatuan. 22:00etan Sanjuan suak. Gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

OSTEGUNA 24
San Juan Eguna
11:00etan Meza Nagusia, San Juan herriko patroiaren ohorez. 12:30ean erremonte partidak. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin.

OSTIRALA 25
Goiz eta arratsaldez haurrendako jokoak, karts eta gaztelu puzgarriekin. 14:00etan herri bazkaria Herriko Ostatuan, Etxeberria eta Agirre bertsolariekin. Arratsaldean dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin. Gauez dantzaldia TRAKETS taldearekin.

LARUNBATA 26
12:00etan mus txapelketa. 18:00etan erremonte eta pilota partidak. Arratsaldez eta gauez dantzaldia GAUBELA taldearekin.

IGANDEA 27
13:00etan aizkora apustua: Arria V.a eta Erasun, Oihan eta Donato Larretxea aita-semeen kontra. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez dantzaldia MODESTO akordeoilariarekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun