Zaporearen eta Kalitatearen Nazioarteko Institutuak, iTQi, Zapore Gorena 2010 saria eman dio bigarren urtez Lacturale Nafarroako enpresari. Gainera, iaz baino puntuazio altuagoa lortu du. Nafarroako 25 ustiategitako behi-esnearekin egindako esnea da Lacturale eta tartean eskualdeko hainbat daude. Bere hiru gametan hartu du saria: esne osoa, erdi gaingabetua eta gaingabetua. Maiatzaren 27an hartu zuen Bruselan saria, eta Lacturaleko arduradunek berriki hil den eta Lacturalerentzako esnea ekoizten zuen Xebe Matxiñena urroztarra izan zuten gogoan. 2008an hasi zen komertzializatzen Lacturale eta dagoeneko nazioarteko sari hau bi aldiz eskuratzeaz gain, estatu mailan, Urteko Zaporea 2008 saria ere berak eskuratu zuen.