Loreak Amabirjinarentzat

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko ekainaren 8a

Utzitako argazkiak

Ohiturari segituz, maiatzeko igande guztietan mezara joan eta loreak eskaini zizkioten herriko neskatxa gazteek Amabirjinari. Aurtengo protagonistak argazkian ageri diren bost gaztetxoak izan ziren: Karmele Santesteban, Naroa Santesteban, Garazi Santesteban, Naiara Anso eta Mikele Etxekolonea. Ederki egin zuten euren lana eta urteko azken hitzordua Besta-berri egunean egitekoa zuten.



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun