Dagoeneko bost urte pasatu dira auzotar batzuk Oritzako iturriaren inguruan bildu eta egun bateko besta antolatzen hasi zirenetik. Eta gaur egun, egutegian, ekaineko ohiko hitzordu bihurtu dela esan daiteke. Aurten ere ez du hutsik eginen, eta larunbat honetan, ekainak 12, ohi bezala Oritza iturriaren inguruan elkartu eta bazkaria eginen da. Ondotik, herriko gazteek musika doinuak jarriko dituzte eta bertsolariek ere euren saioa eskainiko dute. Seguru, aurreko urteetako giroak ez duela hutsik eginen.
Dena den, ezin aipatu gabe utzi, joan den urtean istripuz hil zen Olasenekobordako Joxe Mari Urrutia, bere kantak faltan botako ditugu Oritzako bestan.