Ez zuen sobera lagundu eguraldiak Trinitate Egunean, maiatzaren 30ean. Jendeak, halere, ohiko bisita egin nahi izan zuen ermitara, baina kaxkoan denbora luzez egon gabe buelta egin zuen. Enbaltseetan egitekoak ziren bazkariak ere bertan behera gelditu ziren, eta iturendarrek Herriko Etxeko Ganbaran eta aurtiztarrek elkartean bazkaldu zuten. Eguraldia ona ez izan arren, giro ona sortu zen.