Belateko tunela gauez itxia egonen da ortziral goizaldera arte

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Belateko gainetik desbideratuko da trafikoa

Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean, Belateko tunela gauez itxiko dute, 22:00etatik 05:00etara, ortzegunetik ortziralerako gaua bitarte, instalazioetan egin behar diren mantenimendu lanen ondorioz, Irungo norabidean. Belateko portutik eginen den desbideraketaren berri emanen da kartelen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun