Maiatzaren 28an Beran jokatu zen Nafarroako Eskolarteko Bersolari Txapelketako finalean 14-18 urte bitarteko kategorian herritar bat izan genuen: Egoitz Gorosterrazu. Ez zuen txapelik ekarri, baina lehenengo fasea pasatu eta sei bertsolari onenen artean gelditu zen, eta oso lan txukuna egin zuen.