Iturenen eginen den eskola berriaren izena eta logotipoa aukeratzeko lehiaketa egin zuen eskolak orain dela urte bat inguru. Handik, Pulunpa izena atera zen eta behean duzuen marrazki hau ere aukeratu zen. Eskola Kontseiluak proposatu zuen Pulunpa Ikastetxe Publikoa izena paratzea, eta Udalak onartu egin du.