Eskola guztietan bezala, herriko irakasle eta ikasleak ere azken egunetan sartuak dira eta ekainaren 21n hondarreko ateraldia eginen dute. Eguraldiak lagunduz gero, Hondarribiara joanen dira. Goizez itsasontzian ibiltzeko asmoa dute eta arratsaldean hondartzan plisti-plasta uretan ibili. Euria egiten badu, berriz, Olite aldera joanen dira hango gaztelua ikusi eta igerilekuan bainatzera.