Lau domina eskuratu dituzte Errekako judoka benjaminek

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 8a

Utzitako argazkiak

Benjamin mailako Nafarroako Judo Txapelketako finalak ere kiroldegian jokatu ziren maiatzaren 8an. Han aritu ziren Errekako judokak dominen bat lortzeko borrokan, eta bai lortu ere. Lau domina eskuratu zituzten: urrezkoa Naxara Jaunsarasek, bi zilarrezkoak Idoia Gardek eta Manex Etulainek eta brontzezkoa Gogor Atxalandabasok. Errekako 11 judokak jokatu zuten eta Oskar Mindegia irakaslearen hitzetan, «guztiek ere hagitz saio onak» egin zituzten. Baina batzuek zorte txarra izan zuten, «pisu berdinean lehiakide aunitz izanda, zailagoa baita dominak eskuratzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun