Dantzari ttikiak Urnietan

Jaione OTXANDORENA 2010eko ekainaren 8a

Jaione OTXANDORENA

Haur dantzari batzuk Urnietako ikastolako bestan izan ziren maiatzaren 14an, Gartzain eta Elizondoko dantzariekin. Eguraldi txarra egin zuen eta ez ziren behar adina dantza egin, baina eguna ongi joan zen. Gosaldu, agurra ikastolan egin eta frontoian egin zituzten gainerako ekitaldiak. Akitzean, ikastolakoek bazkaltzera gonbidatu zituzten. Autobusean egin zuten joan-etorria, dantzari, txistulari eta gurasoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun