21,3 milioi euroko zorra dute eskualdeko 17 udalek

TTIPI TTAPA 2010eko ekainaren 7a

25etik zortzi udalerrik ez dute inongo zorrik

TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan dauden 25 udalerrietatik 17k 21.289.000 euroko zorrekin itxi zuten 2009a. Hala ondoriozta daiteke Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioak berriki argitaratu dituen datuetatik. Emandako zenbakiak banketxeetan dauden zorrak dira, kredituei dagozkienak, beraz.
Hainbat arrazoi egon daitezke udal bakoitzaren mailaren gibelean: finantzazio desegokia, edo azpiegituretan obra haundiak egin dituztelako... Zorrik ez dutenen kasuan, aldiz, inbertsiorik egin ez dutelako ere izan daiteke.

Zorrik haundiena, herri haundienetan
Txostenaren arabera, zor haundiena dutenak udalerririk haundienak dira. Baztan dago lehen postuan 8.311.000 euroko zorrarekin; ondotik Lesaka 4.904.000 eurorekin; hirugarren Leitza 2.305.000 euroko zorrarekin eta laugarren Bera 1.392.000 euroko zorpetze mailarekin.
Bertze udal batzuek, ordea, ez zuten euro bakar bateko zorrik joan den urte bukaeran. Eta horixe da Arano, Beintza-Labaien, Donamaria, Ezkurra, Goizueta, Saldias, Urroz eta Zubietaren kasua.
Gainerako udalak milioi bat euroko zorraren azpitik daude.

Zorpetze altuagoa
2008ko abenduaren 31n udalen zorpetze maila kontuan hartuz, 3.558.000 eurotan igo da. Zorrik gabe segitzen dutenak berdintsuak dira, eta bertzeen kasuan, batzuetan goiti eta bertzeetan beheiti egin du zorrak.
Bertzalde, Nafarroako datuak aintzat hartuz, Iruña (69.010.000 euro), Tutera (15.199.000 euro), Castejon (12.222.000 euro) eta Baztan dira zerendan lau lehendabizikoak. Horien ondotik, zerrendan 12.a da Lesaka, 26.a Leitza eta 43.a Bera.

HERRIA        ZORRA 2009AN        ZORRA 2008AN

ARANO            0 euro                      0 euro
ARANTZA     459.000 euro            473.000 euro
ARESO        379.000 euro            387.000 euro
BAZTAN       8.311.000 euro            5.988.000 euro
BEINTZA-LABAIEN    0 euro            0 euro
BERA        1.392.000 euro             955.000 euro
BERTIZARANA    347.000 euro        273.000 euro
DONAMARIA        0 euro                0 euro
DONEZTEBE       419.000 euro        467.000 euro
ETXALAR        480.000 euro            329.000 euro
ELGORRIAGA    10.000 euro            0 euro
ERATSUN        64.000 euro            50.000 euro
EZKURRA        0 euro                    0 euro
GOIZUETA        0 euro                    0 euro
IGANTZI        521.000 euro            206.000 euro
ITUREN         241.000 euro            272.000 euro
LEITZA        2.305.000 euro           2.496.000 euro
LESAKA        4.904.000 euro          4.528.000 euro
OIZ            106.000 euro              112.000 euro
SALDIAS        0 euro                    0 euro
SUNBILLA    54.000 euro                45.000 euro
URDAZUBI    602.000 euro             494.000 euro
URROZ        0 euro                      48.000 euro
ZUBIETA        0 euro                    0 euro
ZUGARRAMURDI    695.000 euro        608.000 euro
GUZTIRA    21.289.000 euro            17.731.000 euro

*Oharra: 2008 eta 2009ko abenduaren 31ko datuak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun